27.12.10

Artisten artea, Bansky


Hitz gutxi dago artista honentzat, gozatu bideoaz.


Telebista publikoen hipokresiaz...- Gorka Palazioren eskuz

Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?



Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

Artikulu hau beste blog hauetan ere argitaratu da osorik edo erreferentzia eginez, CC 3.0 by lizentzia librea baitu.

22.12.10

La Motako Gaztelua- 3 atazeko ariketa




Hemen dago 3. atazerako egin behar genuen gazteluaren bideolana. Bertan aipatzekoa da Fermin Muñoz historialariaren lana. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot bere hitzengatik, eta baita bere liburuen dokumentazioari ere. Donostiako historiari buruz lan handiak egin dituen gizona da, eta bere hitzak balio handikoak izan ziren lanerako.

CC 2,5 lizentziapean, aitortu-partekatu

18.12.10

Mugak gaindituz, publizitate mota berriak

Publizitatearen munduak aurrera egiten du. Geroz eta zailagoa da ikuslegoa harritzea eta pubizilariek beren imaginazio guztia erabili behar dute hori lortzeko. Tippex-en azken kanpaina hau benetan ona iruditu zait. Bertan ehiztari bat ikus dezakegu, hartza ehizatzera doalarik; baina bat batean hartzan tippex-a hartu eta "dispara" hitza ezabatzen du. Bertan geratzen den hutsunean hartzailean nahi duen aditza idatzi dezake, horrela hartzak eta ehiztariak zuk egindutakoa egingo dute. Sartu zaitez zu ere jokoan!

http://www.youtube.com/user/tippexperience?v=4ba1BqJ4S2M&feature=pyv&ad=5903516622&kw=fisica%20o%20quimica

13.12.10

Ubuntu tribe

Jarraian Ubuntu Tribe filmaren trailerra duzue, laister blog honetan ikusgai egongo den gazteluaren kortorako oso erabilgarria.

9.12.10

Nola egin kroma erraz bat



Gorka Palazio irakasleak kroma bat egiten erakusten digu bideo honetan.

Gorka Palazioren kase magistralak

Jarraian Gorka Palaziok bere klase magistraletan erabilitako diapositibak dauzakazue. Oso baliagarriak dire albisteak emititzeko era egokian interesaturik bazaude.


Telebistako genero dialogikoak

View more presentations from palazioberri.

Txalo beroena Wikileaks-i


Wikileaks-eko sortzailearen inguruko azken berria. Julian Assangek badaki nola babestu bere burua, eta atxilotua izan den arren zerbait okerragoa ekiditzeko (haren bizitza politikaziren baten esku geratuko balitz adibidez) neurriak hartu ditu. Bere azken jokaldia, askok dagoeneko jetsi duten Insurance.aes256.wikileaks artxiboa kaleratzea izan da. Hau irekitzeko beharrezkoa da kontraseina bat, eta Assangeri zerbait gertatuko balitzaio, haren konfiantzazko lagunek kaleratuko lukete hau, bertan dagoen informazioa publiko bihurtuz. Transmission, KTorrent, BitTorrent edo Toorrenterako P2Pprogramen bidez deskargatu dezakezue artxiboa. 

Askok, eta dagoeneko gehiagok egin duten bezala, hemendik ere zorion beroena Assangeri eta bere lagunei bere lanagatik, hipokresia politikoaren aurka egiteagatik...



Tía, no te saltes el eje!

Ikusi-entzunezko komunikazioko ikasleentzat bideo paregabea. 180 graduko legea azaltzen du, bideolangintzan oinarrizkoa. Beste hainbat errekurtso ere ikus ditzakegu bertan. Gainera osos barregarria da!





Hau bai arrakasta!

Keenan Cahill, gaixo dagoen 15 urteko gaztea dugu bideoan. Gaitz larria jasan arren ondo pasatzeko gogoa duela erakusten dio munduari. Ikusi bisita kopurua, eta zuen ondorioak atera!


Linux-en iraultza!

Askok eta askok diote etorkizuna sofware librean dagoela, eta protagonista nagusi dugu linux sistema operatiboa mundu horretan. Jarraian, Windows eta Linux-en arteko etengabeko lehiaren jatorria ikus dezakezue modu pixka bat ironikoan eta denbora motzean!

Gipuzkoaren jatorria

Minutu gutxitan gipuzkoaren sorrerari buruz zerbait gehiago jakin dezakegu bideo honi esker. Hainbat adituren hitzak entzun ditzakegu, haien artean, Iñaki Sagredo.

Publizitatearen mundu amaigabea

Gaur egun publizitatearen munduaren inguruko iritzi gehienak negatiboak dira. Kontsumismora bultzatzen gaituela salatzen dugu baina denok gaude arrapatuta haren sarean. Ondoren ikusgai duzuen bideoan publizitatearen jatorria ikusi eta ikasi ahal izango duzue.





Publizitatean arrakasta gehien izan duen enpresetako bat Coca Cola da zalantzarik gabe. Denok gogoratu ditzakegu haien kanpainak. Beraz, hemen ikus ditzakezue urtetan zehar eginiko hainbat eta hainbat kanpaina. Ausartzen zara lehen bideoan ikusitakoa bigarren honekin lotzen? ariketa polita!


18.11.10

Lip bud fenomenoa!

Azkenaldian modan dagoen fenomenoa da lip dub-a. Hona hemen munduko jendetsuena, Kataluniako independentziaren aldekoa.



15.11.10

Iñaki Perurenari elkarrizketa

" Euskaraz egiten dugunok Euskal Herritarrak gara "



Kazetaria hitzik gabe uzten du Perurenak Euskal Herritarron historiari errepaso bat emanez.

10.11.10

The Collective, Seasons

The collective taldearen "Seasons" lanaren trailerra ikus dezakezue hemen. The Collective filmegile, argazkilari eta mountain biker talde bat da, eta "Seasons" beraien lanik ezagunenetako bat.

Mountain bike-en inguruan interesa baduzu eta ez baduzu ikus-entzunezko lan bikain bat galdu nahi, ondorengo linkean informazio gehiago duzuen beraiei buruz eta baita beraine lanak ikusteko aukera:





 

6.11.10

Atzetik



Ihaz Ikus-entzunezko mintzairan egindako bideoa. Zailtasun tekniko batzuk pasa ondoren, hona hemen lana!

28.10.10

Ikus-entzunezko berrietan azken teknologia


Ikus-entzuleari bertan dagoen sentsazioa emateko bikaina. Bertan korrespontsalik ez badugu, teknologia paregabea da berria eman ahal izateko.

Google Maps- ek eskaintzen duen Streetview tresna ere oso erabilgarria izan daiteke. Horrela jendeak emandako albisteak zehazki non gertatu diren ikus dezake.

3D-n eskainitako lehen telebista albistegia

Azken teknologia telebista munduan. Ikusi ahal izateko 3Dko betaurreko bereziak behar dira. Etorkizunean 3D teknologia geroz eta ugariagoa izango da, bertan ote dago etorkizuna?

Annanoba, telebistako lehen aurkezle birtuala

Annanova izeneko kazetari aurkezlea iokus dezakegu bideo honetan, birtualki emititzen bere Avatarearen bitartez. "Crazy tor"-en bitartez egina , automatikoki ezpainak mugitzen ditu eta zure avatareak teleberria eskaintzen du. Askoren ustez gero eta gehiago izango dira horrelako albistegiak.

Aiestaranen hitzaldia

Bere lantresnak komentatu

26.10.10

Julian Isaias Rodriguez, Venezuelako enbaxadorea E.H.U.-n


“ Progreso y resistencia, he ahí el título de nuestra independencia ”



Urriaren 21ean, Venezuelako enbaxadore den Julian Isaías Rodriguez izan genuen Euskal Herriko Unibertsitatean hitzaldia ematen. Eguerdiko 12ak aldera bildu zen entzulekoa zientzia fakultateko paraninfoan, eta aurkezpen txiki baten ondoren enbaxadoreak hasiera eman zion bi ordu inguru irau zituen hitzaldiari. " La otra historia de la independencia " zen hitzaldiaren izena, eta hori egin zuen hain zuzen ere enbaxadoreak, ameriketako independentziaren benetako historia kontatu, eta ez garaileen ikuspuntutik hedatutakoa bakarrik.

Hitzaldi amaieran, galderentzako unea iritsi zen, eta bertan ere egindako galderei luze erantzun zien Isaias Rodriguezek.


Bideo osoa ikusi nahi ezkero, Gorka Palazioren Qik-en eskutik, eskuragarri duzue urrengo enlazean:

19.10.10

Gorka Palazio, zuzenean Madriltik: "La tecnología vuela"


" Solo necesitamos 3 componentes en las aulas para tener un mundo inmenso de aplicaciones y posibilidades: un ordenador, un poyector y una conexión para entrar en el mundo enciclopédico y de la sabiduría "


Gorka Palazio E.H.U-ko irakasleak, Madrilen eman du hitzaldia hilaren 15ean eta Qik programaren bidez zuzenean ikusi ahal izan dugu ikasleok. 35 minutu iraun dituen hitzaldian ikus-entzunezkoen iraultzaz mintzatu da, ikasketa alorrera mugatuz batez ere.

Teknologiaren aroan gaude, eta ikus-entzunezko bitartekoak bereizten dira gaur egungo munduan, horregatik, Gorka Palazioren esanetan, unibertsitateak maila honi erantzuteko gai izan behar dira, erreboluzionatu egin behar dira. Ikus-entzunezkoen manipulagarritasunaz ere aritu da eta egun dauzkagun berrikuntza teknologikoak ez ditu alde batera utzi (arbel elektronikoak, proiektore berriak, telefono mugikorrak...).

Ikasketa munduari mugatuz, berrikuntza bat dakarkigu Palaziok, klaseak bideoan grabatzea, eta denek izatea eskuragarri. Baliteke unibertsitatearen etorkizuna bertan egotea.

Azken finean unibertsitateak ireki egin behar direla dio, edo ireki baino gehiago, garai eta teknologia berrietara moldatzeko gai izan, berritasuna bilatuz baina haien helburua ahaztu gabe.

Gaiari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, honako web-orrian, qik-en eskutik, eskuragarri duzue hitzaldi osoa: 

Arrautzak eta zapatak Tony Blairentzat

Komunikabideen manipulazio ahalmenaren beste adibide bat ikus dezakezue hemen. Hedabie masiboek informazio bera, era eta ikuspuntu hain ezberdinetatik helarazteko duten ahalmena geroz eta ageriagokoa da. Gu, (hartzaile masiboak hain zuzen ere) manipulagarriegiak gera beraientzat, eta horretaz ohartzean dago gakoa. Ematen diguten informazioa ulertzeko gakoa, ikuspuntuak konparatzeko gakoa, gure pentsaera eraikitzeko gakoa.

Bi bideo dauzkazue eskuragarri jarraian. Bietan albiste bera ikus daiteke, Toney Blairen liburuaren aurkezpena hain zuzen ere. Hala ere, zuen begiez; ikusi ahalko duzue ezberdintasuna. Lehenengoan bertan bildu zen ikuslegoaren protestak ikus daitezke soinu errealez. Bigarrenean berriz, aurkezle batez hornitutako albistea ikus dezakegu,eta protestak aipatzen dituzten arren, ez dago horren irudurik.




5.10.10

Internet, olatu geldiezina

Duela 30 urte edozeini internet hitza aipatuz gero, inor gutxik jakingo luke bere existentziaz; gaur egun berriz, fenomeno  edo teknologia masiboa bihurtu da. Behin "zure ustez internet ona da?" galdera egin zidaten. Egia esan parrez hasi eta zer erantzun jakin gabe geratu nintzen. Nere ustez ezer ez da txuria edo beltza, guztiak dauka bere alde positiboa eta baita negatiboa ere; internet barne. Mundu mediatikoa hankaz gora jarri duen herreminta dela esaterik ez da behar eta berritasun nabarmena ekarri du. Aukerak mugagabeak bihurtu ditu, edonori telebista edo irrati baten zuzendari izateko aukera eman dio, errealitate birtual batean bizitzeko aukera; elkar komunikatzeko eta harremanetan jartzeko bide berriak ireki ditu, informazio masiboari ateak ireki dizkio...mundu oso bat bilakatu da. Baina hori ona al da? Noski aurrerapauso izugarria izan dela, baina neri pixka bat izutzen nauen fenomenoa da, etorkizun batean dena haundiegi geratuko zaigulakoan nago.
Bestalde hedabide txikien gutxinakako desagertzea dakar internetek. Dena globalizatzen ari da, enpresa nagusiak nagusitzen ari dira, haien botere zalantzaezina agerian utziz. Hau argi ikus daiteke "La Revolucion de los medios" bideoan (hemen eskuragarri duzuena). Bideoan etorkizun medioatikoari buruz hitz egiten du, interneten indar geldiezinaz.