11.1.11

Albistea- Jane Harten zerrenda

Kalseko ariketa bat da hau, Power Director programaren bidez albiste bat aurkeztea, hain zuzen ere.

Wikileaks-i buruzko azken orduko albistea

Kalserako ariketa, Wikileaks-i buruzko bi berri irakurri eta laburpena eginda, irratiko albistea egitea. Ondoren audacity programarekin grabatu, eta ivoox-era igotzea.



Iturria: Berria egunkaria
Iraupena: 1min 28'

2.1.11

Urte berri on!

Irratian eta telebistan: informazio iturriak urri

2008an Camilo José Cela Unibertsitatean, irrati eta telebistan erabiltzen diren informazio iturri urriei buruzko ikerketa egin zuten. Honen arabera egun Espainiako irrati, telebista zein hedabide gehienek ez dute informazio iturri bat baino ez dute erabiltzen, eta ez dute haien informazioa kontrastatzen.

Pseudoiturriak delakoak erabiltzen dituzte, hau da, informazio gehiegi ematen ez duten, baina informazioa emozioz betetzen duten lekukoak erabiltzen dituzte, jendearen arreta lortuz.

Hori gutxi balitz, gardentasun gutxi aurkitzen dugu berrietan, eta %80ak inguru errealitatearen bertsio bakarra helarazten dute.

Beraz, irakurleontzat garrantzitsua da informazioa hau kontrastatzea iturri bat baino gehiago lortuz, benetako albistea ezagutzeko.

Telebistako notiziak aurkezteko erekin jarraituz...

Aurreko batean Gorka Palazioren klase magistraletako diapositibak jarri nizkizuen eskuragarri. Gaurkoan Telebistako notiziak aurkezteko erei buruzkoarekin jarraituz, adibide bat erakutsi nahi dizuet. Lehenik eta behin hemen duzue berriro horren inguruko diapositiba multzoa.




Aztergai izango dugun bideoa honako hau da:




Albistegi honetan nere ustez oso ondo burutzen dute haien lana. Aurkezleak erritmoa ondo mantentzen du eta bere ahotsa albisteari buruzko irudiekin tartekatzen du. Era berean  irudiekin tartekatutako total bat ikus dezakegu, eta baita lekukoen lekukotasunak ere. Guztiak jarraitasun bat mantentzen du, eta amaieran aurkezlean amaieratxo bate giten du. Orain zuen txanda da, behin nola egiten den ikasita,  hasi prestatzen zuen albistegiak!

Gonzalo Martinen hitzaldia




Gonzalo Martin Ikus entzunezkoetan aditua da, eta hemen duzue 2010eko Abenduaren 14ean eman zuen hitzaldia. Niri bezain iteresgarria iruditu bazaizue, informazio gehiego aurkituko duzuen bere blogean.